Ekonomia -

EAEko fiskalitatea

EBko Justizia Auzitegia opor fiskalen azken helegitea aztertzen ari da

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiak Luxenburgora joan dira, neurri horren legezkotasuna defendatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegia euskal opor fiskalen harira ahozko saio bat egiten ari da Luxenburgon; Europako Batzordeak ilegaltzat jo zituen Euskadin 90. hamarkadan sortu berri ziren enpresei emandako laguntzak.

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiek neurri horren legezkotasuna defendatuko dute Europako Justizia Auzitegian, Europako Erkidegoetako Lehen Auzialdiko Auzitegiak (Auzitegi Nagusia orain) eta Europako Batzordeak laguntza horiek Europako eskubidearekin bateraezinak direla azaldu ostean.

EAEn enpresa berriak finkatzen laguntzeko foru aldundietako gobernuek ezarritako laguntzak aztertuko dituzte: aktibo finko material berrietan inbertitutako kreditu fiskalen % 45. Halaber, opor fiskalak aztertuko dituzte: 1995etik aurrera sozietateen gaineko zerga-oinarriaren gaineko apurkako murrizketa.

1993 eta 1994 urteen artean sortu eta hamar urtez sozietateen gaineko zergaren exentzio fiskala izan zuten enpresen arazo da epaitzen ari diren hirugarren auzia. Neurri hori ere, krisi ekonomikoari aurre egiteko hartu zuten euskal foru aldundiek 90. hamarkadetan. Arazo hori martxoan egindako aurretiko ahozko saio batean jorratu zuten. Epaia amaitu ostean, baliteke Auzitegiak zenbait hilabete ematea epaia aurkeztu arte.

2009ko azaroan aurkeztu zuten aldundiek errekurtsoa, baina arazoa konpondu arte, batez beste, 15 hilabete igaro daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea