Ekonomia -
Balantzea
Bizkaiko ekonomia % 1,4 haziko da 2011n, Cebeken arabera
Dena den, ez dira lanpostu berri asko sortuko, soilik 500 inguru, Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioaren ustez.
Erredakzioa
Jose Maria Vazquez Eguskiza Cebekeko presidenteak 2011 urtean Bizkaiko ekonomia % 1 eta % 1,4 arteko hazkundea izango duela aurreikusi du. Dena den, ez dira lanpostu berri asko sortuko, soilik 500 inguru, Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioaren arabera. Bihar izango den bileraren aurretik egindako adierazpenen arabera, Cebekeko arduradunek ez dute berreskurapen "azkarra" espero eta ekonomia "gutxi" haziko dela aurreikusi du.
Halaber, hauen aburuz, lan harremanak "berriz diseinatzea inoiz baino beharrezkoagoa da". Lan erreformaren porrota azpimarratu ostean, negoziazio kolektiboaren erreforma "sendoa eta ez itxurazkoa" egiteko hitzarmen bat eskatu dute, enpresei malgutasun trenak eskaintzeko asmoz.
Albiste ona baina eskasa
ETAk bertan behera utzi dio Euskadiko enpresaburuei estortsio gutunak bidaltzeari eta, horren harira, "albiste ona" baina "eskasa" dela adierazi du Vazquez Eguskiza Cebekeko presidenteak.
"Benetan nahiko genuena biolentziaren behin betiko amaiera liteke". Dena den, "zentzu horretan, egoera lasai bat denontzako onuragarria da", adierazi du.