Ekonomia -

2018-2019 balantzea

Enpleguaren behin-behinekotasuna % 25ean 'enkistatu' dela ohartarazi du LHK-k

Bestalde, 2018an kontratazio mugagabeek gora egin zuten nabarmen, ia % 2,1. Dena dela, 2019ko lehen seihilekoan % 7,3 jaitsi dira kontratu mugagabeak.

Tomas Arrieta LHK-ko presidentea. Argazkia: EFE
Tomas Arrieta LHK-ko presidentea
Krisia amaitu zenetik lehen aldiz, ekonomiaren hobekuntzak islada izan du soldatetan

1:39

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) ohartarazi du enpleguaren behin-behinekotasuna % 25,8an "enkistatu" dela. Horrek esan nahi du behin-behinekotasunak gutxi gorabehera lan merkatuaren laurdenari eragin ziola iaz, Europako batezbestekoa (% 14) aise gaindituta.

2018-2019ko balantze ekonomikoaren berri emateko egin duten ekitaldian, Tomas Arrieta LHK-ko presidenteak adierazi du "kezkatuta" daudela, nahiz eta badiren alde positiboak ere: negoziazio kolektiboaren desblokeoa eta ekonomiaren hobekuntzak soldatetan izandako eragina, adibidez.

2018an, bestalde, kontratazio mugagabeek gora egin zuten nabarmen, ia %2 1. Dena dela, 2019ko lehen seihilekoan % 7,3 jaitsi dira kontratu mugagabeak.

Nolanahi dela, LHKren esanetan, ekintzaileei laguntzeko sortutako kontratu mugagabeak desagertzeak eragina izan du datu horietan. Izan ere, faktore hori kontuan hartu gabe, urtearen hasieran % 7 igo da kontratu mugagabeen kopurua.

Horren aurrean, zera galdetu du LHK-ko presidenteak: "Kontratu mugagabeek gora egin badute, zergatik ez dira behin-behinekotasun tasak jaisten?"

Haren iritzian, kontu "konplexua" da aipatutakoa. Lan merkatuan sartzen diren askok aldi baterako kontratuak dituzte eta erretiroak kontratu mugagabeetatik iristen dira. Horrek balantzea" desegonkortzen" du.

Gainera, LHKren txosten batek erakusten duenez, 2009 eta 2017 artean oso geldoa izan zen behin-behineko enplegutik mugagabera igarotzeko trantsizioa, eta behin-behineko kontratua zutenen % 40,4k soilik lortu zuten epe horretan kontratu mugagabea.

Ikerketa horren arabera, sinatu eta hiru urtera hausten dituzte kontratu mugagabeetako asko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak