Ekonomia -
LAN ISTRIPUA
Egun osoko lanuztea Mungiako Lamincer enpresan, lankide baten heriotza salatzeko
Ostiralean hil zen langilea, orga jasotzaile batek harrapatuta. Enpresa batzordeak 24 orduko geldialdia deitu du gaurko, eta 10:30etik 11:30era elkarretaratzea egingo dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mungiako Lamincer enpresako langileek egun osoko geldialdia egingo dute gaur, uztailak 22, joan den ostiralean lan istripuz hildako lankidearen heriotza salatzeko. 10:30etik 11:30era elkarretaratzea egingo dute lantegiaren atarian, enpresa batzordeak deituta.
Arratsalderako, berriz, 19:00etan, Mungiako Udaletxearen parean deitu dute protesta bilkura.
Joan den ostiralean hil zen 57 urteko langilea, Sukarrietako bizilaguna, orga jasotzaile batek harrapatuta.
UGT sindikatuko ordezkaria zen zendutako behargina, eta, zentral horrek salatu duenez, aurten 17 dira jada EAEn lan istripuz hildako langileak.