Ekonomia -

Eustaten datuak

EAEko ekonomia % 0,9 hazi da aurtengo lehen hiruhilekoan

Euskadiko barne produktu gordinak gora egin duen laugarren hiruhileko jarraia izan da. Gainera, Espainiako batez bestea (% 0,7) baino bi hamarren hobea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko barne produktu gordina (BPG) % 0,9 hazi da aurtengo lehen hiruhilekoan, iazko epe bereko datuekin alderatuta, urtaroetako eraginak kenduta, Eustatek jakinarazi duenez.

Modu honetan, laugarren hiruhilekoa da jarraian EAEko ekonomiak urte arteko hazkunde positiboa duena, eta Espainiako batez bestea (% 0,7) baino bi hamarren hobea da.

Halaber, EAEko BPG %0,3 hazi da 2011ko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean. Datu hori aurreko hiruhilekokoa baino hamarren bat hobea da.

Bilakaera honen oinarrian, industria sektorearen jokaera hobea, eraikuntzaren bilakaera negatiboa eta zerbitzuen bilakaera positiboa daude, zerbitzuetan aurreko hiruhilekoan baino apalagoa izan den arren.

Enpleguari dagokionez, aurreko hiruhilekoaren aldeko bilakaerak negatiboa izaten darrai, %0,4ko jaitsierarekin, eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean ere jaitsiera ere dago, apala izan arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea