Ekonomia -
Prezioen bilakaera apirilean
KPI % 1,3 igo da EAEn eta % 1,2 Nafarroan
Estatuko Estatistika Institutuaren arabera erkidego guztietan igo dira prezioak. Apirilekoa 2007ko urritik erregistratu den hazkuntzarik handiena izan da, eta urtetik urterako tasa % 3,8an kokatu da.
Erredakzioa
Prezioak % 1,3 igo dira EAEn joan den apirilean, urtetik urterako tasa(azken 12 hilabeteetakoa), berriz, % 3,7an kokatu da.
Araban eta Gipuzkoa igo dira gehien salneurriak, % 1,5 eta % 1,4 hurrenez hurren. Bizkaian % 1,2 egin du gora.
Nafarroan, berriz, apirileko KPI % 1,2 hazi da. Estatuko Estatistika Institutuaren arabera Estatuko erkidego guztietan igo dira prezioak joan den hilabetean. Hala, Espainian % 1,2 igo da KPIa, 2007ko urriaz geroztik izan den igoerarik handiena omen da. Urtetik urterako tasa, berriz, % 3,8an kokatu da.
Prezioek urtetik urterako tasan izan duten bilakaeran kulturaren eta aisiaren taldeko igoera nabarmendu da, ehuneko 0,6ean kokatu da, 2009ko apirilaz geroztik egin duen hazkuntzarik handiena da, alegia.
Horrez gain, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak % 0,4 garestitu dira. Garraioak, berriz, % 9,3ko hazkuntza izan du, martxoan jasandakoa baino bost hamarren gutxiago.
Hilabeteko bilakaerari dagokionez jantzien eta oinetakoen garestitzea (% 9,6), kultura eta aisiarena eta garraio eta etxebizitzena izan dira igoera nabarmenenak.