Ekonomia -

Negoziazio kolektiboa

Hitzarmenen luzapen automatikoa banan-banan aztertuko dute

Goizean patronalarekin bildu ostean, arratsaldean Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin bilduko dira sindikatuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusiak eta Candido Mendez UGTkoak iraungitako hitzarmen kolektiboen luzapen automatikoa banan-banan aztertzea adostu dute Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioarekin; horretarako, hitzarmen bakoitzari begiratu beharko diote.

Sindikalistek hitzarmen kolektiboen erreformaren inguruko eztabaidei buruz hitz egiteko prentsaurrekoan azaldu dutenez, luzapen automatiko horri buruz eztabaidatzen jarraituko dute.

Egungo araudiaren arabera, lan-hitzarmenek berria itundu arte jarraitzen dute indarrean, bukatutakoan ere; erreformaren ondoren, enpresa bakoitzak epe muga bat jarriko du, negoziazioa arintzeko.

Zehaztutako epean akordiorik lortu ezean, bitartekotza eta arbitratze tresnak sartuko lirateke indarrean, sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren arteko bileran hitz egindakoaren arabera.

Goizean patronalarekin bildu ostean, arratsaldean Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin bilduko dira sindikatuak, baina, Mendezek adierazi duenez, ez dute bilera hori "ezinbestekotzat" jotzen, nahiz eta Moncloak "atzeraezintzat eta ezinbestekotzat" jo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea