Ekonomia -

Jantokietako greba

Jantokietako langileek greba mantenduko dute hurrengo astean

Maiatzaren 16an eta 17an mobilizazioak egingo dituzte gurasoen federazioek Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxeetan jantokietako gatazka konpontzea eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskola publikoko jantokietako langileek greba mantenduko dute hurrengo astean, ELA, LAB eta UGT sindikatuek jakianrazi dutenez. Sindikatuek patronalaren "isiltasuna" kritikatu dute. Patronalak, aldiz, ezin duela eskaintza altuagorik egin esan du.

Agiri batean jakinarazi dutenez, "ez dute amore emango eta grebarekin jarraiko dute beren helburuak lortu arte". Jantokietako langileek elkarrataratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean eta 10.000 sinadura jaso dituzte.

Sindikatuek azaldu dutenez, enpresa eta sindikatuen artean izandako bilera "ez du emaitzarik eman".

Grebaz gain, eskoletako jantokien langileek manifestaldia egingo dute Bilbon, 12:00etan, astelehenean, eta Moyua Plazatik Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzaraino joango dira. Negoziaketa mahaian "eskaini ahal zuten guztia" aurkeztu dutela esan dute eskoletako jantokietako enpresek.

Bestalde, maiatzaren 16an eta 17an mobilizazioak egingo dituzte gurasoen federazioek Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxeetan jantokietako gatazka konpontzea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea