Ekonomia -
Epaia
Kutxak 21,5 milioi euro ordaindu beharko dizkio Gipuzkoako Ogasunari
Epaiaren arabera, Kutxak "legeari iruzur egin" zion egitura ekonomiko formala ez zuen erakunde baten bidez Repsolen partizipazioengatik ordaindu beharreko zergan.
Erredakzioa
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Ogasunaren aldeko epaia eman du Kutxako auzian. Gipuzkoako aurrezki kutxak 21,5 milioi euro ordaindu beharko dizkio Gipuzkoa Ogasunari 2001 eta 2005 urteen arteko sozietateen gaineko zerga dela eta.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren tesia ziurtatu du gaur kaleratutako epaian. Horren arabera, Kutxak "legeari iruzur egin zion" egitura ekonomiko formala ez zuen erakunde baten bidez deklaratuta Repsolen partizipazioak erosi ondoren ordaindu beharreko zergak. Erakunde horrek Repinves izena zuen, eta Caixarekin eta Caixa Catalunyarekin batera sortu zuten.
Epaiaren arabera, auzitegiak jasotako datuek "agerian jarri" dute "Repinves S. A. erakundearen helburua Kutxaren kasuan zerga onura lortzea zela".
Epaiaren arabera, auzitegiak jasotako datuek "agerian" jarri dutenez, "Repinves S. A. erakundearen helburua Kutxaren kasuan zerga onura lortzea zen".
Are gehiago, hiru entitateen arteko akordioak "onura fiskalak baino ez dizkio ekarri" Kutxari.
PSEk Gipuzkoa Ogasun diputatuaren premiazko agerraldia eskatu du Batzar Nagusietako Batzorde Iraunkorrean.