Ekonomia -
Maula
Gipuzkoako Ogasunak enpresak helburu dituen iruzur baten berri eman du
Antza, konpainia belgikar batek hainbat enpresari europako zigilua duen txosten ofizial bat igorri die zortzi eguneko epean 264 euro ordain ditzaten eskatuz.
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak iruzur lurralde horretako hainbat enpresek jasan duten iruzur baten berri eman du.
Belgikarra den konpainia batek enpresei europako zigilua duen txosten ofizial bat igortzen die eta zortzi eguneko epean 264 euro ordain ditzaten eskatzen omen du.
Antza denez, Belgikako enpresa orain zazpi hilabete sortu zuten Frantzian bizi diren hiru pertsonak. Konpainia sortu eta hilabetera, enpresan zuten zatia Berlinen erroldatutako beste bati saldu zioten.
Iruzurraren helburua, ahalik eta enpresa gehienei kalte egitea da. Ondoren konpainiaren izena maiztasunez aldatzen dute ta jasotako diruarekin desagertzen dira.
Gipuzkoako Ogasunak iruzurraren biktima izan ez daitezen alertan egoteko eskatu die enpresei.
Iruzurra jasan duten enpresei, berriz, salaketa DGCCRF du Nord Pas de Calais Bulegoan aurkeztu dezaketela adierazi die.