Ekonomia -
Iruzur fiskala
Bizkaiko Ogasunak guztira 30 milioi euroko iruzurra atzeman du
Txinatarren saltokietan, goi mailako autoen inportazioan eta txanpon makinak kudeatzeaz arduratzen diren enpresetan atzeman dituzte ustezko irregulartasunak.
Erredakzioa
Txinatarren saltokietan, goi mailako autoen inportazioan jarduten duten enpresarien artean eta txanpon-makinen kudeaketaz arduratzen diren enpresetan atzeman ditu iruzurrak Bizkaiko Aldundiko Ogasun Sailak. Zenbait kasutan ustezko delitu fiskalagatik izapideak bideratzen ari dira.
Txinatarren dendetan iruzurra 2 milioi euro ingurukoa da, inportazioko autoen salerosketan 3 milioi eurokoa eta txanpo-makinetan 25 milioi eurotik gorakoa.
Ogasuna kasuak ikertzen ari da. Txinatik kostu txikiko produktuak ekarri eta saltzen dituzten sozietateetan, esaterako.
Urtean 30 milioi euroko irabaziak gainditzen dituzten 10 enpresa aukeratu dituzte aztertzeko. Ikerketaren arabera, barne hornitzaileei egiten dizkieten salerosketa asko ez dituzte aitortzen, eta iruzurrak BEZan eta sozietateen gaineko zergetan eragiten du.
Goi mailako autoen inportazioan ere atzeman dute iruzurra. Ohiko auto kontzesionarioek baino merkeago saltzen dituzte faktura faltsuak eginez.
Txanpon-makinen kudeaketaz arduratzen diren enpresarien jarduera ere ikertzen ari Bizkaiko Ogasuna. Datozen hilabeteetan frogatu ahal izango dute zenbaterainoko iruzurra izan den, baina Ogasunak dituen arabera 25 milioi eurotik gorakoa izan daiteke.