Ekonomia -
SEGURIDAD SOCIAL
Afiliatu atzerritarrak % 9,22 igo dira EAEn, uztailean, 68.182raino
Bestalde, guztira 27.887 atzerritar jatorriko afiliatu zenbatu dituzte uztailean Nafarroan Gizarte Segurantzan izena emanda.
Agencias | Redacción
Gizarte Segurantzako atzerritar jatorriko afiliatuak EAEn % 9,22 igo dira uztailean, iazko epe berarekin alderatuta. 68.182 afiliatu daude, 5.753 gehiago.
Uztailean % 0,36 igo da EAEn afiliatuen kopurua, ekaineko datuekin alderatuta, 241 pertsonak eman baitute izena, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.
Lurraldeka aztertuz gero, Gipuzkoan igo da gehien afiliatu kopurua, % 9,61 (duela urtebete baino 2.161 gehiago); jarraian Araba, % 9,33ko igoerarekin (1.039), eta Bizkaia, % 8,86rekin (2.553).
Afiliatu atzerritarretatik 44.418 erregimen orokorrean daude, 10.896 etxekoan, 11.139 autonomoak dira, 1.423 laborantza erregimenean daude eta 306 itsasokoan.
Afiliatu atzerritarren jatorriaren arabera, 47.155 atzerritar EBko kanpoko herrietakoak dira eta 21.026 atzerritar EBkoak.
Afiliatu atzerritarren artean, errumaniarrak (9.991), marokoarrak (6.542), portugaldarrak (4.127), nikaraguarrak (3.852), kolonbiarrak (3.724) eta italiarrak (1.798) dira nagusi.
Nafarroan afiliatutako atzerritarrak 27.887 dira
Guztira 27.887 atzerritar (% 9,18 gehiago) zenbatu dituzte uztailean Nafarroan Gizarte Segurantzan izena emanda.
27.887 afiliatu horietako 4.487 autonomoak dira eta 23.400 erregimen orokorrean daude izena emanda. Gainera, 2.699 langile atzerritar laborantza alorrean ari dira eta 2.623, etxeko zerbitzuetan.
Estatuan, berriz, guztira 2.170.368 atzerritar zenbatu dituzte uztailean, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren estatistika datuen arabera.