Ekonomia -
Eustaten datuak
Bidaiarien sarrerak % 14 igo dira apirilean, Euskadiko hoteletan
Batazbesteko egonaldiaren iraupena 1,81 egunetik 1,85era igo da eta okupazioak ere gora egin du, ia zazpi puntu, 2010eko apirileko % 41,62tik aurtengo % 48,43ra.
Erredakzioa
Euskadiko hotelek 209.472 bidaiari hartu dituzte apirilean, iazko hilabete berean baino 25.462 gehiago. Ondorioz, kopurua % 14 igo da Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) arabera.
Bidaiarien sarrerak % 23 hazi dira Bizkaian, % 10 Araban eta % 5 Gipuzkoan. Estatuko gainontzeko lekuetatik etorritako bidaiarien kopurua % 18 igo da eta atzerriko bidaiariena, % 6.
Euskadiko hotelek gaua bertan pasatzeko 387.204 erreserba izan dituzte, iazko apirilean baino 54.939 gehiago (% 17). Urte batetik bestera gora egin dute hiru lurraldeetan: % 27 Bizkaian, % 11 Araban eta % 8 Gipuzkoa.
Egonaldiaren batazbesteko iraupena 1,81 egunetik 1,85ra pasatu da eta okupazioak ere gora egin du, ia zazpi puntu, 2010eko apirileko % 41,62tik aurtengo % 48,43ra.
Landetxeei dagokienez, 11.448 bidaiari hartu dituzte, iazko apirilean baino % 27 gehiago. Lurraldeka, Araban % 33 igo da, Gipuzkoan % 27 eta Bizkaian % 23.
% 81,5eko okupazioa, Aste Santuan
Aste Santuko astelehenean hasi eta Pazko asteko ostirala arte, bidaiarien sarrerak % 17,6 handitu dira eta egonaldiak, berriz, % 14,8 igo dira.
Hoteletan, Aste Santuko egun nagusietan (osteguna, ostirala eta larunbata) okupazioa % 81,5ra iritsi zen, iaz izandakoa (% 77,9) baino lau puntu handiagoa. Nekazaritza turismoko estabezimenduetan, berriz, okupazioa % 77,6ra iritsi da; 2010ean, berriz, % 78,9koa izan zen.