Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA

26 urteko behargin bat hil da Lezon izandako lan-istripuan

Ezbeharra Ipintza industrialdeko Kuluxka enpresan gertatu da. Langile gazteari gurpil batek eztanda egin dio, LAB sindikatuak azaldu duenez.

Ipintza industrialdean jazo da istripua. Argazkia: EiTB
Ipintza industrialdean jazo da istripua.
26 urteko langile bat hil da Lezon izandako lan-istripuan

0:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko langile bat hil da ostiral honetan Lezon izandako lan-istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak 11:45ean jaso du Ipintza industrialdean gertatutako istripuaren berri, iturri horiek zehaztu duenaren arabera.

LAB sindikatuak sare sozialetan zehaztu duenez, ezbeharra Kuluxka enpresan gertatu da, eta erantsi du istripuak gurpil baten leherketarekin izan duela zerikusia.

Hala ere, oraingoz ez duten gaztearen heriotzaren inguruko xehetasun gehiagorik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lezo