Ekonomia -

Datozen bost urteetan

Telefonica Espainiak gehienez 8.500 langile kaleratuko ditu

Bestalde, 425 lanpostu berri sortzea espero du. Konpainiak Espainian bizi duen egoerak eta lan-kostua murriztearen beharrak dira langileak kaleratzeko enpresaren arrazoiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian datozen bost urteetan gehienez 8.500 langile kaleratzeko lan-erregulazio txostenaren memoria aurkeztuko dio ostegun honetan Telfonicak Espainiako Lan Ministerioari; Espainian dituen langileen % 24 kaleratuko ditu, eta talde osoaren % 6,6a, sindikatuek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Konpainiak prozesu horretan "unibertsaltasun, borondatezkotasun eta bereizkeria eza" beteko dituela adierazi du. Telefonicak Espainian bizi duen egoerak eta lan-kostua murriztearen beharrak dira langileak kaleratzeko enpresaren arrazoiak.

Epe horretan lan-erregulazio txosten gehiagorik edo langileen kaleratze masiborik ez dutela egingo ziurtatu du enpresak; halaber, taldeak Espainian inbertitzeko konpromisoa mantenduko duela esan dute.

Oraingoan aurkeztutako kaleratzeen kopurua hasiera batean aurreikusitako 6.00 langileena baino handiagoa da, eta horren arabera, 1.700 langile kaleratuko dituzte urtero.

Memoria hori bihar Lan Ministerioan aurkeztu ostean, sindikatuek hilabete bat dute enpresarekin negoziatzeko, txostenaren baldintzak onartzeko eta lan agintaritzara berriro bueltatzeko, eta horrek araudiarekin bat datorrela erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea