Ekonomia -
Ehungintza sektorea
Fiteroko Nueva Navarra enpresa itxi eta 107 langileak kaleratu dituzte
Milioi bat euroko zorra pilatuta, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen duela astebete Zaragozako Cardenal taldeko fabrika.
Erredakzioa
Nueva Navarra Fiteroko enpresa itxi dute eta ehungintza sektorean ziharduten 107 langileak kaleratu dituzte. Sektorean lehiakortasunari eusteko gai ez zelako hartu du erabakia enpresa nafarrak.
Zaragozako Cardenal taldeko fabrika hartzekodunen konkurtsoan sartu zen eta ondorioz, ehundik gora langile kale gorrian geratu dira.
Milioi bat euroko zorrak eraman du itxierara gizonezkoen arropa josten zuen enpresa, garai batean 500 langilera iritsi zena.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea