Ekonomia -

Greba bukatu da

Jantokietako greba bertan behera utzi dute, akordioa lortu ondoren

Enpresek eta sindikatuek 2008/09 ikasturtetik 2013/2014kora arteko epea hartuko duen hitzarmena sinatu dute. Ondorioz, orain 35 egun hasitako greba bertan behera uztea erabaki dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletako jantokietako enpresek eta sindikatuek akordioa lortu dute, eta, ondorioz,&' || 'nbsp; orain 35 egun hasitako greba bertan behera uztea erabaki dute.

ELAk eta LABek agerraldia egin dute gaur Bilbon, akordioaren nondik norakoak aurkezteko.

Agerraldian azaldu dutenez, jantokietako enpresek eta UGT, ELA eta LAB sindikatuek 2008/09 ikasturtetik 2013/2014kora arteko epea hartuko duen hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Ondorioz, orain 35 egun hasitako greba bertan behera uztea eta bihar lanera bueltatzea erabaki dute.

Sindikatuak "pozik" agertu dira sinatutako akordioarekin. Adostutakoaren arabera, Jaurlaritzak zuzenean kontratatuta lan hori egiten duten langileen soldataren % 97,5 irabaziko dute beharginek hitzarmena amaitzen denerako.

18 ordu izango dituzte zerbitzua hobetzeko eta sei ordu formakuntza jasotzeko. Hemendik aurrera, jantokietako langileek kobratuko dutena jakingo dute aurretik.

Sei ikasturtetara begira sinatutako akordioa da gaurkoa. 2008/09 ikasturtean egindako lanagatik % 3,7 igoko da langileen soldata; 2009/10ekoan egindako lanagatik % 1,97. 2010/11 kurtsoan, Jaurlaritzak lan horietarako zuzenean kontratatuko langileen soldataren % 95 kobratuko dute; hurrengoan, % 95,83; 2012/13koan, % 96,66; eta 2013/14 ikasturtean % 97,5.

Medikuarengana joateko ordu kopurua ere zehaztu dute: 12 ordu, ikasturte bakoitzeko.

EHIGE

EHIGE Gurasoen Kofederakundea pozik agertu da grebaren amaierarekin, baina seme-alaben "hezkuntzan hobekuntzak" lortzeko "lanean jarraituko" duela ziurtatu du.

Komunikatu batean, eskoletako jantokiak berriz zabaltzea "oso positibotzat" jo du EHIGEk, "greba hilabete gogor baten ostean, izan ere, lana eta familia adiskidetzeko oinarrizko zerbitzu bat gabe izan dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea