Ekonomia -

Akordioa

Ipar Kutxa eta Bankoa banku berri bat sortzeko batu dira

Banketxe berria 2012ko urtarrilaren batetik aurrera hasiko da martxan. 5.300 milioi euro inguruko aktiboak eta 8.000 euro inguruko negozio bolumena izango ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Kutxa eta Bankoaren bategitearen ondorioz sortutako erakunde berria 2012ko urtarrilean hasiko da martxan. 5.300 milioi euroko aktiboak, 8.000 inguruko negozio bolumena eta 400 milioi eurotako funtsa propioa izango ditu.

Carlos Oses Ipar Kutxako zuzendari nagusiak, Kepa Joseba Egiguren Bankoako kontseilari delegatuak, eta Credit Agricole Bankoako akziodun nagusiaren taldeko Jean Clement Phillippe ordezkariak bi erakundeen arteko "bate-egite protokoloa" aurkeztu dute.

Bultzatzaileen arabera, Ipar Kutxaren eta Bankoaren arteko akordioa borondate hutsekoa izan da, hau da, ez da erakunderen batek finantza arazoak dituelako sortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea