Ekonomia -

Nafarroa

Langile bat hil da eraikin batetik behera erorita, Burlatan

32 urteko langilea momentuan hil da, Erripagañako eraikin batean lanean ari zela. Osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.

Lan-istripua gertatu den eraikina. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Lan-istripua gertatu den eraikinaren irudia.
Lan-istripua gertatu den eraikina. ETBko bideo batetik hartutako irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko langile bat hil da gaur, asteazkena, Burlatan, Erripagañan (Nafarroa), eraikitzen ari diren eraikinetik behera erorita, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 15:10ean gertatu da. Langilea lekuan bertan hil da, eta osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.

Foruzainak eta Burlatako udaltzainak ere ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Iruñeko bideoak Nafarroako albisteak Lana albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Burlata albisteak Albisteak Egues albisteak