Ekonomia -
LAN ISTRIPUA
Kamioi gidari bat hil da AP-15ean izandako trafiko istripuan, Barasoain parean
Hiru pertsona hil dira Nafarroako errepidetan, azken orduotan izan diren beste horrenbeste istriputan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
46 urteko kamioi gidari bat hil da, gaur goizaldean, AP-15 errepidean, Barasoain parean, izan den trafiko istripuan.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, ibilgailua bidetik atera da. Antza, erdibitzailea zeharkatu du, eta errepide bazterreko horma jo du. Kolpearen ondorioz, tokian bertan hil da gidari zaragozarra.
Ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua. Nafarroako Medikuntza Auzitegiko Institutura eraman dute, autopsia egitera.
Hiru pertsona hil dira Nafarroako errepidetan, azken orduotan izan diren beste horrenbeste istriputan. Astrainen, bart, kontrako noranzkoan gidatzen ari zen gidari bat zendu da, eta atzo gizon bat hil zen Berriobeitin, auto batek eta kamioi batek talka egin ostean.