Ekonomia -
Egoera ekonomikoa
Confebaskek 'gatazka' jarrera baztertzeko eskatu die sindikatuei
Nuria Lopez de Guereñu idazkari nagusiak gehiengo sindikal abertzaleari egin dio erreferentzia, estrategia hori baztertzeko eskakizuna egin duenean.
Erredakzioa
Nuria Lopez de Guereñu Confebasken idazkari nagusiak azaldu duenez, "Euskadik sozialki eta ekonomikoki biziraun behar badu enpresariek, sindikatuek eta erakunde publikoek elkarlanean erantzun behar diogu krisiari, hazkundea, lehiakortasuna eta egungo ongizateari eutsiz", izan ere, krisiaren ondoren "ezer ez da berdina izango".
Miguel Lazpiur Confebasken presidenteak, Nuria Lopez de Guereñu idazkari nagusiak eta Eduardo Aretxaga Ekonomia Saileko buruak prentsaurrekoa eman dute Bilbon EAEko ekonomiaren egoerari buruzko ikerketa baten berri emateko.
Lopez de Guereñuk adierazi du "lan-harreman eredu" berriak "onartzen" dituztela langileek, baina ez sindikatuek.
"Beharrezkoa da euskal sindikalismoak eredu berritzaile, laguntzaile eta parte-hartzaile baten alde egitea, jarrera tradizionalak baztertuz eta, gehiengo sindikalaren kasuan, gatazka estrategiak alde batera utziz", ELA eta LAB sindikatuei erreferentzia eginez.