Ekonomia -

Sariak

Abhijit Banerjee, Esther Duflo eta Michael Kremer, Ekonomia Nobel saridunak

Aurtengo irabazleek nazioartean pobreziaren aurka lan egiteko bide berriak azaldu dituzte, umeen osasuna edo hezkuntza hobetzeko bide eraginkorragoak bilatu baitituzte.

Banerjee, Duflo eta Kremer. Argazkia: THENOBELPRIZE
Banerjee, Duflo eta Kremer
Banerjee, Duflo eta Kremer. Argazkia: THENOBELPRIZE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abhijit Banerjee indiarrak, Esther Duflo frantziarrak eta Michael Kremer estatubatuarrak irabazi dute 2019ko Ekonomia Nobel saria, Suediako Zientzien Errege Akademiak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Golardo horrekin, amaitutzat ematen dira 2019ko Nobel sariak, joan den astean Medikuntza, Fisika, Kimika, Literatura (2018 eta 2019) eta Bakearen Nobelak iragarri ostean.

Aurtengo irabazleek nazioartean pobreziaren aurka lan egiteko bide berriak azaldu dituzte, alde zehatz eta erabilgarriagoak lortuz; esaterako, umeen osasuna edo hezkuntza hobetzeko bide eraginkorragoak bilatu dituzte.

Arreta eremu zehatzetara murriztu dute, eta, gerturatze esperimentalak egin ostean, arazo zehatzei irtenbidea emateko metodo eraginkorragoak lortu dituzte ikertzaileok.

90eko hamarkadaren erdian, Kremer eta lankideek gerturatze esperimentalen eraginkortasuna azaldu zuten, Kenya mendebaldeko eskoletan emaitzak hobetzeko.

Banerjeek eta Duflok, Kremerrekin elkarlanean askotan, antzeko ikerketak egin dituzte beste hainbat eremutan eta herritan.

"Irabazleek pobreziari aurre egiteko gaitasuna hobetu dute", esan du Akademiak agiri batean.

Ikerketa baten ondorioz, esaterako, Indiako bost milioi haurrek baino gehiagok emaitza hobeak lortu zituzten eskolan.

Ikertuen beste programetako batean, berriz, osasunerako prebentziozko programak ezartzeko dirulaguntzak lortu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nobel sariak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak