Ekonomia -

Lan-istripua

46 urteko langile bat hil da Antsoainen

Astelehenean jazo zen lan-istripua, eta gizona oso larri eraman zuten Nafarroako Ospitalera. Langilea zaurien ondorioz hil da.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko langile bat hil da Antsoainen, industria-nabe bateko teilatutik behera erorita, Euskadi Irratiak baieztatu duenez.

Atzo, astelehena, gertatu zen laneko istripua, 14:30 aldera, eta gizona oso larri eraman zuten Nafarroako Ospitalera.

Antsoaingo Udaltzaingoaren eta Foruzaingoaren patruilak eta anbulantzia bat bertaratu ziren.

Langilea 7 metroko altueratik erorita egindako zaurien ondorioz hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Iruñea Nafarroa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Antsoain