Ekonomia -

Brusela

EB: 'Espainiaren 2020rako aurrekontuak ez du eskatutako doikuntza ziurtatzen'

Proiektua Kongresura bidali bezain laster, kontu eguneratuak bidaltzeko eskatu dio Bruselak Espainiako Gobernuari.

Aurrekontu planak desbideratzeko "arrisku handia" dauka. Argazkia: pixabay.com
Europako Batzordeko eraikina, Bruselan
Aurrekontu planak desbideratzeko "arrisku handia" dauka. Argazkia: pixabay.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Espainiako Gobernuari ohartarazi dio 2020rako aurrekontuak Bruselak eskatzen duen zerga doikuntzatik desbideratzeko "arrisku handia" dakarrela. Horrenbestez, proiektua Kongresura bidali bezain laster, kontu eguneratuak bidaltzeko eskatu dio Espainiako Exekutiboari.

Europako Batzordeak ohartarazi duenez, urriaren 15ean igorritako planak ez luke defizit estrukturala doitzeko, gastu publikoa kontrolatzeko eta zor publikoa murrizteko eskaria beteko.

Europako Batzordeak gutun bat bidali dio astearte honetan Nadia Calviño jarduneko Ekonomia ministroari eskaera egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Brusela Espainia Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak