Ekonomia -
Bizkaia
Metalgintzako sindikatuak eta patronala urriaren 30ean batzartuko dira
Bileran, Bizkaiko metalgintzako sindikatuak eta Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioa sektoreko hitzarmen baten inguruko jarrerak hurbiltzen saiatuko dira.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko metalgintza sektoreko sindikatuek eta patronalak bilera egingo dute urriaren 30ean, sindikatuen aldarrikapen zerrenda jorratzeko eta jarrerak hurbiltzen saiatzeko.
Sindikatuek bilera bat egin zuten joan den asteartean, egoera balioztatzeko eta hurrengo ekintzak aztertzeko, baina oraindik ez dute zehaztu zein mobilizazio egingo dituzten.
Bestalde, asteartean, FVEM Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioak Lan Harremanen Kontseiluari eskatu zion sindikatuei helarazteko “prest” zegoela hurrengo astetik aurrera negoziazio mahaian esertzeko, baina sindikatuei adierazi zien jarrera aldatu behar dutela, maiatzaren 10ean aurkeztutako aldarrikapen zerrenda “aldatu ezean”, ez delako hitzarmena sinatzerik izango.
Sindikatuek joan den asteartean urriaren 30ean biltzea proposatu eta gero, FVEMk bilera urriaren 30ean izango dela baieztatu du.