Ekonomia -

Bilera Alemanian

Baliteke Gasteizko Mercedes-Benzek VS20 furgoneta berria egitea

"Gasteizko Mercedes-Benzen etorkizuna" Alemaniako mutinazionalaren VS20 furgoneta berriaren ekoizpenaren menpe dagoela esan du Emilio Titos Gasteizko enpresako arduradunak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako ordezkari talde bat Alemanian dago Stuttgarteko Daimler-Mercedes enpresako egoitza bisitatzen.

Bernabe Unda Industria sailburua Volker Mornhinweg Mercedes-Benz Vanseko presidenteorde exekutiboarekin eta Emilio Titos Gasteizko enpresako arduradunarekin bildu da gaur.

Industria Saileko iturrien arabera, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko enpresaren etorkizunaz galdetu die, eta halaber, VS20 furgoneta berriaren ekoizpena nori emango dioten jakin nahi izan dute. Multinazional alemaniarraren furgoneta berriaren ekoizpena 2012an hasiko da.

Undak "langileen eta enpresaren artean hartu beharreko" erabakiaren "garrantzi soziala" azpimarratu du.

Emilio Titosen hitzetan, "taldearen etorkizuna ibilgailu horren menpe dago % 100ean", eta zenbait murrizketa egin beharko dituztela iragarri du, besteak beste, energia kontsumoan eta langileen kostuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea