Publizitatea
Itxi

2019/10/25

21:14

Ekonomia

Araluce enpresa

Igorreko lantegia itxi eta langile guztiak kaleratzeko asmoa iragarri du Batz Taldeak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Inbertitzaile bat bilatzeko epea abenduaren 31n amaitzen da. Sindikatuek epe hori luzatzea eskatu dute. Araluce lantegiko beharginek manifestazioa egin dute arratsaldean Igorren.

  • Araluce konpainiako beharginek manifestazioa egin dute Igorren.

    Araluce konpainiako beharginek manifestazioa egin dute Igorren. Argazkia: eitb.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Batz Taldeak Igorreko Araluce lantegia ixteko eta bertan diharduten 141 langileak kaleratzeko asmoa duela jakinarazi dio enpresa-batzordeari.

ELA sindikatutik azaldu dutenez, likidazio prozesua abenduaren 31 baino lehen abiaraziko litzateke. Horren harira, sindikatuek inbertitzaile bat bilatzeko epea luzatzea eskatu dute, baina zuzendaritzak aukera hori baztertu du.

Araluce ixteko konpainiak aipatzen dituen argudio nagusiak bi dira: galera ekonomikoak eta automobilgintzaren sektoreak izan duen beherakada.

Sindikatuek, berriz, fabrika ez ixtea eta beste neurri alternatibo batzuk hartzea exijitzen dute. Ildo horretan, beharginak konpainiaren beste lantegi batzuetara lekualdatzea proposatu dute.

Oraingoz, produkzioak bere horretan segitzen du, baina astiro-astiro ekoizpena jaisten ari direla ohartarazi dute langileek: "Horrela jarraituz gero, bi hilabetetan ez da lanik egongo".

"Araluce erosteko interesa izan dezaketen inbertitzaileek denbora eta informazio gehiago behar dute, lantegia bideragarria dela egiaztatzeko, baina Batz immobilismoan kokatuta dago", salatu dute sindikatutik.

Bitartean, langileak mobilizazioak egiten ari dira euren lanpostuen defentsan. Egunotan bezala, datorren astean lanuzteak egingo dituzte 13:00etatik 15:00etara.

Horrez gain, gaur arratsaldean manifestazio jendetsua egin dute Igorreko kaleetan barrena, "Araluce bizirik!" goiburupean. 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;