Ekonomia -
CISen datuak
Langabezia da herritarren % 84,1en kezka nagusia
Klase politikoak gora egin du kezka nagusien artean eta bostetik batek aipatu du arazo nagusi gisa.
Erredakzioa
Langabeziak herritarren kezka nagusi izaten jarraitzen du eta geroz eta gehiago dira kezka nagusi gisa langabezia aipatzen dutenak, % 84,1 hain zuzen ere, CISek gaur argitaratu duen barometroan azaldu dutenez.
Langabeziaren atzetik, bigarren tokian, arazo ekonomikoak aipatu dituzte inkesta erantzun dutenen % 46,6k kezka nagusi gisa. Gainera, klase politikoak gora egin du eta dagoeneko % 22,1 dira lehen arazo bezala ikusten dutenak.
Maiatzaren 3tik 11ra egin zuten inkesta, hauteskundeen aurretik eta maiatzaren 15eko mugimendua baino lehen.
Ekonomiaz eta politikaz harago, laugarren kezka immigrazioarena da (% 11,2) eta bosgarrena terrorismoa, % 5,7tik % 9,1era.
Horien azpitik geratu dira herritarren segurtasuna (% 7,9) eta hezkuntza (% 5,6).
% 45, nuklearren kontra
Herritarren % 45 nuklearrak ixtearen eta gehiago ez eraikitzearen alde dago. Izan ere, gehienek uste dute arriskutsua dela eta ez duela merezi lortzen den etekina kontuan izanda.
Fukushimako istripua gertatu eta hilabetera egin zuten inkesta eta, horrez gain, agerian uzten du herritarren gehiengoa energia nuklearrari uko egitearen alde dagoela, % 54 hain zuzen ere, baina % 30 energia mota hori sortzearen alde dago.