Ekonomia -
Egoera ekonomikoa
Euskadiko Kooperatiben Konfederaziok mila lanpostu sortzea espero du
2010ean Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren fakturazioa % 4 hazi zen, neurri handi batean kooperatibak nazioartera zabaltzeari esker.
Erredakzioa
Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak 2011n mila lanpostu sortzea espero du, egoera ekonomikoa "oso-oso delikatua" bada ere. Joan den urtean 800 lanpostu baino gehiago sortu zituen.
Agustin Mendiola Lan Elkartuko Kooperatiben Federazioko zuzendariak, Patxi Ormazabal Konfekoopeko presidenteak eta Juan Mari Concha Erkideko bere homologoak esan dituzte horiek Bilbon, prentsaurreko batean.
2010ean, Konfekoopen fakturazioa % 4 hazi zen, neurri handi batean kooperatibak nazioartera zabaltzearen ondorioz. Fakturazioaren % 42 atal honi dagokio eta bere garrantzia % 65era igotzen da, kontsumo kooperatibak (merkatu nazionala dute hauek) kanpoan utzita.