Ekonomia -
Ebazpena
Konstituzionalak oniritzia eman dio funtzionarioen soldata murrizteari
Gobernuak 2010ean langile publikoei ezarri zien soldata murrizketak ez zituela oinarrizko eskubideak urratu uste du. Besteak beste, negoziazio kolektiboaren urraketa aipatzen zen salaketan.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak oniritzia eman dio Espainiako Gobernuak 2010eko maiatzean funtzionarioei ezarri zien soldata-murrizketa eta negoziazio kolektiborako eskubidea ez duela urratzen uste du, nahiz eta Auzitegi Nazionalak horixe iradoki.
Konstituzionaleko epaileek ukatu egin dute Auzitegi Nazionalak aurkeztu zuen inkonstituzionaltasun galdera onartzea, izan ere, Ministerio Fiskalarekin ere bat egin du "oinarririk gabeko" salaketa dela esatean.
Konstituzionalak azaldu duenez, "lan-hitzarmenak errespetatu behar du legea, ez alderantziz, eta are gehiago maila altuagoko arauen kasuan".
Hori horrela, lege dekretuaren ondorioz, enpresa publikoetako lan-hitzarmenetan % 5eko soldata murrizketa sartzea onartu du, ez baitu negoziazio kolektiboaren eskubidea urratu, lan-hitzarmenaren "oinarrizko ezaugarria" ez baita aldaezina izatea.