Ekonomia -

Lan-istripua Bizkaian

Langile bat hil da Abanton habe batzuk gainera erorita

Istripua 09:55 aldera gertatu da, San Lorenzo auzoko Sercrisa enpresan.

Abantoko (Bizkaia) Sercrisa enpresa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Abantoko (Bizkaia) Sercrisa enpresa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Abantoko (Bizkaia) Sercrisa enpresa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da ostiral honetan Abantoko Sercrisa enpresan, metalezko habe batzuk gainera erorita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 09:55 aldera gertatu da, San Lorenzo auzoko enpresan; antza denez, 37 urteko langilea garabi bat manipulatzen ari zen, eta habeak gainera erori zaizkio.

Osasun zerbitzuek hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Istripuaren ikerketa 'sakona' eskatu dute sindikatuek

CCOOk, ELAk, LABek eta UGTk lan istripuaren ikerketa "sakona" eskatu dute, ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

CCOOk elkarretaratzea deitu du Bilbon datorren astelehenean eta azpimarratu du aurten dagoeneko 22 direla Euskadin heriotzan eragin duten lan istripuak.

ELAk eta LABek, berriz, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuekin batera egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute: "Lan istripu ororen atzean segurtasun falta, informazio eta prestakuntza falta, lan talde seguruetan inbertsiorik ez egitea, eta  azken batean, lan prekarietate eta lan baldintza arriskutsuak daude". LABentzat "onartezina da halako istripuak behin eta berriz errepikatzea, non segurtasun neurririk ez izateak eta lan segurtasunaren arloan enpresek duten utzikeriak, langileen osasuna eta bizitzarekin amaitzen duten".

UGTk ere ezbeharra deitoratu du, eta administrazioei kontrol eta prebentzio handiagoa eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia ELA albisteak LAB Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Abanto Zierbena Euskal sindikatuak Langile Komisioak azken ordukoa UGT Steilas azken ordukoa ESK