Ekonomia -

Auzitegi Nazionala

Emilio Botin ikertuko dute ustezko iruzur fiskala egiteagatik

Ogasun Publikoaren kontrako delitua eta dokumentuak faltsutzea egozten dizkio Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emilio Botin Banco Santanderreko presidentea, bere anaia Jaime eta bien semeen inguruko ikerketa hasiko du Auzitegi Nazionalak. Fernando Andreu epaileak tramitera onartu du Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Ogasun Publikoaren kontrako ustezko delituagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik jarritako salaketa.

2010eko maiatzekoak dira salatutako gertakariak, Frantziako agintariek hainbat pertsonak HSBC Private Bank Suisse banku suitzarreko kontuetan dirua zutela adierazi zien Espainiako Zerga Agentziako ordezkariei, horien artean, hain zuzen, Botin eta salatutako bere senideak daude.

Antza, 2005 eta 2009 artean, ez zituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta Ondareen inguruko autolikidazioak aurkeztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea