Ekonomia -

Europako Batzordea

Kokotxak agiririk gabe inportatzeko baimena eman du Europak

Arrantza komisarioak jakitera eman duenez, Euskal Herriko eskaria asetzeko eta beharrezko "hornidura" emateko hartu dute erabakia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Damanako Europar Batasuneko Arrantza komisarioak jakinarazi duenez, kokotxak agiririk gabe inportatzeko baimena ematea erabaki dutela Euskal Herriko eskaria asetzeko eta beharrezko "hornidura" emateko hartu dute erabakia.

Komisarioak erantzun horixe eman dio Izaskun Bilbao eurodiputatuak egindako galderarari, EAJk agiri batean azaldu duenez.

Komisarioak esan du haien lanetako bat dela agiririk aurkeztu behar duten produktuen zerrenda aldian behin berrikustea. Azken berrikusketa horretan arrainen gibelak, arrautzak, mihiak, masailak, buruak eta hegoak kendu dituzte agiria aurkeztu behar zuten produktuen zerrendatik.

Kokotxari dagokionez, "legatzaren buruarekin eta masailarekin zerikusia duen produktu bat da, beraz, ez du agiririk behar".

Izaskun Bilbao eurodiputatu jeltzalea gustura agertu da erabakiarekin, eskaria errazago asetzeko neurria delakoan.

Arraina harrapatzean ingurugiro arauak eta beste lege batzuk errespetatu direla frogatzeko agiriak dira arrain batzuen kasuan aurkeztu behar direnak.

Kokotxa bezalako zatiekin sortu zen arazoa, kontsumitzaileentzako balio gutxi duten buru eta masailetatik ateratzen baita, eta soberakinak zopak eta kosmetikoak egiteko erabiltzen delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea