Ekonomia -

Espainiako Burtsa

IBEX 35ak negatiboan itxi du eguna, Greziako krisiaren eraginez

Gaur Euroguneko Finantza ministroek bilera egin dute Greziako zorraz hitz egiteko eta ondorioz IBEX 35 adierazlea % 1,24 erori da ireki eta minutu gutxira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako krisiak Espainiako Burtsa astindu eta astea zenbaki gorritan hasi du. Bertako adierazle nagusia, IBEX 35, % 1,24 erori da ireki eta minutu gutxira, 10.000 puntuko mugan egon da. Espainiako Burtsak % 0,96ko jaitsierarekin itxi du eguna. Hala ere, 10.000 puntuen gainetik mantendu da.

Orotara Burtsak 97,10 puntu egin du behera (% 0,96) eta 10.038,10etan kokatu da.

Europako Burtsek ere jaitsierak izan dituzte egunean zehar: Francfort % 0,24 jaitsi da; París, % 0,72 eta Londres, % 0,49.

Euroguneko Finantza ministroak gaur berriro bildu dira Luxenburgon Greziako zorraren gainean hitz egiteko, bart egindako bilera herrialdeak behar duen laguntza ekonomikoaren gaineko akordiorik gabe amaitu ostean.

Gaur New Yorken Ekonomia Foroa ere bildu da gaur, mundu osoko 500 enpresa handietako ordezkari edo zuzendariak bertan direla, munduko ekonomia suspertzeko eta lanpostu-kopurua handitzeko modua aztertze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea