Ekonomia -

Krisia gainditzeko

Nazioarteko Diru Funtsak Europan kooperazio gehiago behar dela uste du

Krisia gainditzeko eta moneta batasun egonkorragoa lortzeko ahaleginak bikoiztea beharrezkoa dela uste du Nazioarteko erakundeak, baita krisia duten herrialdeen "kutsadura" gelditzeko politikak ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako herrialde periferikoetako krisiari aurre egiteko "kohesio eta kooperazio" gehiago behar dela esan du Nazioarteko Diru Funtsak. Hori dela eta, beharrezkotzat jo du indarrak bikoiztea moneta batasun indartsuagoa lortzeko.

"Konpromezuak lehenbailehen martxan jarri behar dira Europako erreskate fondoa hazteko" esan dute Diru Funtsetik. Gainera, Euroguneko herrialdeek egonkortasuna bermatzeko beharrezkoa dena egingo dutela ere gaineratu dute.

Horren harira Diru Funtsak berretsi du Euroguneko herrialdeen artean "beharrezkoa" dela zorraren berregituraketa "antzuarekin" amaitzea. Finantza erakundeak beharrezkotzat jo ditu baita ere zorraren krisia duten herrialdeen "kutsadura" gelditzeko politikak.

Gainera, Diru Funtseko ekonomilariek esan dutenez, nahiz eta herrialde periferikoetako krisia gelditzeko aukera egon, hazkundea bultzatzeko politiken agenda martxan jarri behar omen da, modu horretan moneta batasun solidoagoa lortzea.

Edozein kasutan, organismoak uste du "nabarmen" igo behar dela hazkunde potentziala eta horretarako Funtsak banku sistema indartu behar dela berretsi du. Modu horretan, kapitalaren merkatuak oraindik gehiago garatuko dira eta horrela ekonomia eta finantza integrazio handiagoa lortuko omen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea