Ekonomia -

lan eskaintza publikoa

Nafarroako Gobernuak 559 postuko Lan Eskaintza Publikoa onartu du

Zehazki, 337 plaza unibertsitatez besteko irakasleentzat izango dira, eta 169 Administrazio Nukleorako.

Hainbat pertsona Nafarroako Hezkuntzako lan eskaintzaren azterketa batean. Argazkia: EiTB
Hainbat pertsona Nafarroako Hezkuntzako lan eskaintzaren azterketa batean.
Hainbat pertsona Nafarroako Hezkuntzako lan eskaintzaren azterketa batean. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 559 postuko Lan Eskaintza Publiko "partziala" onartu du gaurko bilkuran.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteorde lehen eta Presidentetza kontseilariak prentsaurreko batean azaldu duenez, 337 plaza unibertsitatez besteko irakasleentzat izango dira, eta 169 Administrazio Nukleorako.

Gainera, 53 plaza erreserbatzeko txanda dago, 46 desgaitasuna duten pertsonentzat (34, Hezkuntzan, eta 12, Administrazio Nukleoan) eta beste zazpi plaza genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat (guztiak Administrazio Nukleoan).

Hezkuntzako lanpostuak Bigarren zein Haur Hezkuntzako irakasleei zuzenduta daude. Bigarren Hezkuntzan hainbat espezialitateko 60 plaza euskarazkoak izango dira; Haur Hezkuntzan, berriz, 73.

Administrazio Nukleorako lanpostuei dagokienez, honakoak dira espezialitateen arabera ordenatuta: Enpresa Zientzietan diplomatutakoak, 33; Lehen mailako Ofizialak, 20; Mantenu-lanetako Ofizialak, 19; Ogasuneko Kudeatzaile eta Ikertzaile Laguntzaileak, 17; Liburutegiko Arduradunak, 16;  Herri Administrazioko Teknikariak, 13 (arlo juridikoa); Nafarroako Foruzaingoa, 12; Zerbitzu Orokorrak, 11; Ogasuneko Teknikariak, 8; Arkitektoak, 7; Suhiltzaileak, 7; Aholkulari Juridikoak, 3; eta Telekomunikazioetako Ingeniariak, beste 3.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Lana Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza Lan Eskaintzak