Ekonomia -

Greba

Renfek Bizkaian San Tomaserako aurreikusitako greba bertan behera utzi du

Enpresarekin akordioa lortu du batzordeak, eta aurreikusitako hiru greba egunak(azaroaren 29a, abenduaren 13a eta 21a) bertan behera utzi dituzte Renfen, Bizkaian.

Renfek hiru eguneko greba deialdia bertan behera utzi du. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia.
Renfeko tren baten irudia
Renfek hiru eguneko greba deialdia bertan behera utzi du. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Renfek aurreikusitako hiru greba egunak bertan behera utzi ditu, enpresarekin akordioa lortu duelako. Azaroaren 29rako eta abenduaren 13rako deituta zeuden lanuzteak, 8: 00etatik 10:00etara eta 14:00etatik 16:00etara ziren, eta abenduaren 21ean (San Tomas eguna, Bizkaian bidaiari gehien mugitzen den urteko eguna), 00:00etatik 23: 00etara zen.

Batzordeak jakinarazi du enpresak onartu egin duela eskatzen ziren lanpostuak betetzeko deialdia. Era berean, konpromisoak betetzen direla ziurtatzeko, 2020ko lehen hiruhilekoa amaitu baino lehen, akordioaren jarraipena egiteko batzorde bat sortuko duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
San Tomas Bizkaia Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Renfe Lan gatazkak Garraio publikoa