Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Etxaidek negoziazio kolektiboen erreforma ez onartzea eskatu dio EAJri
LABeko idazkari nagusiak "Espainiako Palamentutik pasatzen diren neurri guztiak babestea" egotzi dio alderdi jeltzaleari.
Erredakzioa
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak espero du EAJk errefusatzea negoziazio kolektiboaren erreforma, eta kritikatu egin du alderdi jeltzaleak "Espainiako Palamentutik pasatzen diren neurri guztiak babestea".
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, buruzagi sindikatak gogora ekarri ditu Iñigo Urkullu EAJko presidenteak erreformei buruz esandakoa. Izan ere, hauteskundeak aurreratzea kaltegarria litzatekeela esan zuen, "egiturazko erreformak" egiteke baitaude oraindik.
"Uste dugu EAJ azken hilabeteetako ildoa jarraitzen ari dela, Espainiako Parlamentutik pasatzen diren neurri guztiak babestuta, alde bozkatuz edo abstentzioen bidez", gaineratu du.
Hori horrela, LABen eskaria negoziazio kalektiboa baztertzea dela esan dio EAJri.