Ekonomia -
lan-erregulazioko espedientea
Santanderrek 152 langile kaleratuko ditu EAEn
Espainian, guztira, 3.069 langile kaleratuko ditu. Langileen % 55 aurre-erretiroa hartuta aterako dira, eta gainerako % 45a, kalte-ordaina jasota.
Agentziak | Erredakzioa
Banco Santanderrek 152 langile kaleratuko ditu EAEn, Popular erosi ostean sarearen bikoizketak murrizteko diseinatutako azken lan-erregulazioko espedientearen borondatezko atxikitze epea amaitu ostean.
Espainian, guztira, 3.069 langile kaleratuko ditu.
Ana Botin buru duen taldeak uda aurretik Espainian 3.223 langile kaleratzea adostu zuen sindikatuekin, eta dagoeneko 1.000 sukurtsal baino gehiago itxi dituztenez, langile horien % 95 baino gehiago joan dira: 3.069.
Kopuru horretatik, 2.041 gizonak dira eta 1.028 emakumeak; 39 baino ez dira nahitaezko irteerak, eta 3.030 dira langileek borondatez egindako atxikimenduak, bankuak sindikatuekin negoziatutako enplegua murrizteko planarekin lotuta.
Langileen % 55 (1.708) aurre-erretiroa hartuta aterako dira, eta gainerako % 45a (1.361) kalte-ordaina emanda.