Ekonomia -

Etxebizitza

Hipoteken kopurua % 38,2 jaitsi da apirilean

Hipoteken kopurua 2010eko maiatzean hasi zen beheraka eta orduz geroztik joera horrek ez du etenik izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hipotekak % 38,2 jaitsi ziren apirilean, joan den urteko epealdi berarekin alderatuta, eta, ondorioz, 31.358 operazio gutxiago egin dira, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Gauzak horrela, hipoteken kopuruak 12 hilabete jarraian daramatza beheraka.

Etxebizitzen gaineko hipoteken batez besteko balioa 106.889 eurotakoa izan zen apirilean, duela urtebete baino % 6,1 gutxiago eta martxoan baino % 4,9 gutxiago. Hipoteken balio osoa, berriz, 3.351 milioi eurotakoa izan zen apirilean, urte-arteko datua baino % 42 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea