Ekonomia -

Mugikortasuna

Repsolek ibilgailu elektrikoak birkargatzeko sarea erosi dio Ibil enpresari

Petrolio konpainiak 230 azpiegitura publiko (tartean, Lopidako eta Ugaldebietako karga ultrarineko guneak) eta 1.000 bat gune pribatu kudeatuko ditu aurrerantzean.

Lopidako karga ultrarineko gunea. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Lopidako karga ultrarineko gunea.
Lopidako karga ultrarineko gunea. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Repsolek ibilgailu elektrikoak birkargatzeko sarea eta energia merkaturatzeko zerbitzuak erosi dizkio Ibil enpresari, bi konpainiek ohar bateratu batean jakinarazi dutenez.  Petrolio enpresak berak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) 2010ean erdibana sortutako enpresa da Ibil.

Repsolek "Iberiar Penintsulako mugikortasunaren alorrean duen pisua handitu" nahi izan du operazioarekin. Aurrerantzean, bada, petrolio enpresak ibilgailu elektrikoak birkargatzeko 230 gune publiko eta 1.000 bat gune pribatu kudeatuko ditu.

230 gune publiko horietatik 50 karga arinekoak dira —35 Repsolen zerbitzuguneetan kokatuta daude— eta bi karga ultrarinekoak: Ugaldebietakoa (Bizkaia) eta Lopidakoa (Araba).

Repsolek ez du zehaztu zenbatean erosi duen Ibilen sarea.

Ibilek, bestalde, jakinarazi du hemendik aurrera mugikortasun, jasangarritasun eta trantsizio energetikoa sustatzeko teknologiak garatuko dituela. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Multinazionalak albisteak Repsol Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa