Ekonomia -

Eustaten datuak

Euskadik 23 hilabete daramatza turisten kopurua hazten

Aurtengo lehen hilabeteetan 841.957 turista izan dira EAEn, hau da, iazko hilabete berdinetan baino % 6,2 gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik 23 hilabete jarraian daramatza turisten kopurua hazten, Eustat EAEko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.

Maiatzeko datuen arabera, hilabete horretan 203.918 bidaiari izan ziren EAEko establezimenduetan, hots, iazko epe berean baino 1.682 gehiago (+% 1). Araban % 2koa izan da hazkundea, Gipuzkoan % 1ekoa, eta Bizkaian ez da aldaketarik izan.

Datuak ezagutu eta gero, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak gogorarazi du turisten kopurua hazkunde joeran dagoela 2009ko uztailetik.

Aurtengo lehen hilabeteetan 841.957 turista izan dira EAEn, iazko hilabete berdinetan baino % 6,2 gehiago. Halaber, 1.533.952 bidaiarik bertan pasatu dute gaua, iaz baino % 7,8 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea