Ekonomia -
Lan gatazka
Metrok aldarrikapenak onartuko ditu lanuzteak bertan behera utziz gero
Metro Bilbaoko arduradunek greba batzordearekin bilera deitu dute erabakia "formalki" helarazi eta atzo erabiltzaileen artean banatu zituzten "orrietan" jasotako eskaerak beteko dituztela esateko.
Erredakzioa
Metro Bilbaok datozen asteetarako iragarri dituzten grebak bertan behera utziz gero, langileek erabiltzaileei banatutako orrietan jasotako "aldarrikapen guztiak" onartuko dituela adierazi du.
Erabaki horren berri "formalki" emateko greba batzordea bilera batetara deitu dutela adierazi du prentsaurrekoan Iñaki Prego Metro Bilbaoko kontseilari delegatuak. Erabiltzaileen artean banatu dituzten orrietan eskatzen zuten moduan konpainian egun jarduten duten langileak "mantenduko" dituztela adierazi du eta Basauriko geltokiarena moduko zerbitzuak "inauguratzen dituzten neurrian" joango direla handitzen erantsi du.
Pregok adierazi du negoziaketen abiapuntua metroko langileria 158 gidarik eta 173 ikuskatzailek osatuta egotea izango dela, langile horiekin "ongi funtzionatu" delako.
Halaber, langileek eskaerak arinago aurkeztu izan balituzte "enpresak era honetan erantzungo" zuela adierazi du eta lanuzterik ez zela izango.