Ekonomia -
Paris Air Show ekitaldian
Bernabé Undak Hegan euskal kluster aeroespazialaren standa bisitatu du
Sektorearen indarberritzearen erakusgarri izango da Paris Air Show Erakustokiaren 49. edizioa, antolatzaileen esanetan, eta oraingoan 46 herrialdetako 2.000 erakusketari baino gehiago hartzen ditu.
Erredakzioa
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabé Unda gaur bertaratu da París Air Show Azokara Hegan Euskadiko Kluster Aeroespazialeko bazkideei laguntzeko, aste honetan bertan izan baitira bertan beren ahalmenak eta garapen teknologiko berriak erakusten.
49. ekitaldia den Paris Air Show hori, Aeronautikaren eta Espazioaren Nazioarteko Erakustokia, Pariseko La Burgeteko aerodromoan garatzen da uztailaren 20 eta 26 bitartean.
1997an sortu zenetik egin duen modura, Espainiar pabiloia ordeazkatzen parte hartuko du Heganek, lehen Hallean kokatua, Stand F316. Deialdi honetan, hiru enpresa sortzaileek hartzen dute parte (Aernnova, ITP eta Senner), baita Aciturri enpresak ere, bere stand propioarekin gainera.
Lau Tiers1 aeroespazial horiekin batera, Alestis enpresa elkartuak Andaluziako pabiloian hartzen du parte eta Sisteplant eta Tecnaliak Hegan Kluster asoziazioko standean daukate lekua. Era berean, Le Bourget 2011 azokan parte hartzen dute DMP Klusterreko enpresek eta LTK, WEC, SIEGEL, CTA, METRALTEC, TTT TALDEA, TECNASA, MESIMA, TEKNIKER-IK4 eta NOVALTI enpresek.
Elkarraldi honetan, Heganen ordezkaritzak Espainiako pabiloiaren erakusketa-azaleraren % 31 hartzen du, guztira 177 metro karratu.
Paete hartze hori, enpresa elkartuen sustapen-ahaleginaren adierazgarri da, Espainiako fakturazioaren % 17 biltzen dutenena (munduko hainbat tokitan kokatutako beren plantetan erregistraturiko 1.255 milioi euro ingururekin), eta horri esker beren produkzioaren %75 baino gehiago esportatu ahal izan dute azken 15 urteetan, batez beste.
2003. urteaz geroztik, ekitaldi horretara ez da Industria sailbururik hurbildu, aeronautikaren eta espazioaren sektore-elkarraldi garrantzitsuenetakotzat jotzen den ekitaldira, Saileko zenbait ordezkari bisitan izan badira ere.
46 herrialdetako 2.000 erakustoki
Sektorearen indarberritzearen erakusgarri izango da Paris Air Show Erakustokiaren 49. edizioa, antolatzaileen esanetan, eta oraingoan 46 herrialdetako 2.000 erakusketari baino gehiago hartzen ditu, kontratista handiak, ekipo eta osagaien fabrikatzaileak, aerontzien fabrikazio eta muntaian aritzen diren ETEak, sateliteak, motor-fabrikatzaileak eta azpikontratista mekaniko eta metalurgikoak eta azaleren eta material osagarrien tratamenduetako espezialistak bilduta. 142 hegazkinen erakusketarekin osatzen da azoka, baita fabrikatzaile handien eta hornitzaileen artean programaturiko negozio-elkarraldiekin ere.