Ekonomia -

Erregaien kontsumoa

Udaren hasierarekin erregaien salneurriak gora egin du

Zenbait asteetan behera egin ostean, salneurriak berriro gora egin du 1,323 euroraino; hala ere, maiatzaren hasieran jasotako gehiengoetatik urrun dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolina % 0,38 garestitu da azken aste honetan Espainian 1,323 euroraino; gasoleoak, aldiz, % 0,63 gora egin du litroko 1,272 euroraino, Europar Batasuneko Petrolio Buletinaren arabera.

Zenbait asteetan behera egin ostean, erregai biek gora egin dute berrito, baina gasolinaren kasuan maiatzaren hasieran jasotako 1,381 gehiengotik urrun dago oraindik.

Maiatzetik gasolina % 4,2 merketu da.

Dena den, iazko datuekin alderatuta, aurtengo otsailaren 28an gasolinak lehendabizikoz 1,3 euroko maila gainditu zuen, eta hortaz, gasolina azken urtean % 12,5 garestitu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea