Ekonomia -

Bilbo

Bizkaiko pentsiodunek 100. elkarretaratzea egin dute, batasunerako deiekin

Mugimenduko bozeramaileek berretsi dute beharrezkoa dela kolektiboa "bat eginda" egotea, eta urtarrilaren 30eko greba orokorrean parte hartzea.

Pentsiodunen elkarretaratzea, Bilbon. Argazkia: EiTB
Pentsiodunen elkarretaratzea, Bilbon. Argazkia: EiTB
Pentsiodunen elkarretaratzea, Bilbon. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak 100. elkarretaratzea egin du gaur, duela ia 2 urte astelehenero Bilboko udaletxearen parean biltzen hasi zenetik. Gaurkoan "batasuna" eskatu dute, urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin bat egiten ez duen sektoreari begira.

Aterkien azpian, eguerdiko zaparradak zirela eta, ehunka pentsiodun elkartu dira gaur berriro Bilboko udaletxearen inguruan, 2017ko urtarriletik egiten duten 100.ean, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko, besteak beste.

Ekitaldian, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileek kolektiboaren "batasunak" duen garrantzia azpimarratu dute, pentsiodun batzuk, CCOOren eta UGTren bideari jarraituz, urtarrilaren 30eko greba orokorraren kontra daudelako. Euskal Herriko Eskubide Sozialen gutunak, sindikatu nagusiek eta hamaika elkartek egin dute grebarako deialdia. 

"Bat eginda egon behar dugu, borrokan jarraitu, elkarrekin eta kalean", azpimarratu du Andrea Uña bozeramaileak, pentsiodunen kolektiboa "transbertsala eta askotarikoa" dela gaineratu aurretik.

Beste bozeramaile batek, Jon Fanok, esan du "oso tristea" dela sindikatu eta pentsiodun batzuk urtarrilaren 30eko "mobilizazio orokorrarekin" bat egiteko prest ez egotea, eta, "iritziak iritzi", grebarekin bat egiteko "gonbidapena" egin die.

Espainian osatzear den Gobernuari "menia" ematea proposatu dutenen harina, Fanok esan du "esperientziak" erakutsi diola mobilizaziorik ezean, ez dutela ezer lortuko.

Fanoren ustez "miseria" hutsa da Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) 2020an % 4 igotzea, Elkarrekin Podemosek eta Jaurlaritzak egindako akordioaren ostean. "DBE eskatzen dugunetik oso urrun uzten du", adierazi du.

Bizkaiko pentsiodunak ostegunerako ari dira prestatzen orain; izan ere, Eusko Legebiltzarrean egingo dute protesta Arabako eta Gipuzkoako kideekin batera, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izan dadila exijitzeko, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Grebak albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Erretirodunak azken ordukoa