Ekonomia -

Autopistak eta autobiak

Gobernuak gaur erabakiko du 110 km/h mugari eutsi ala ez

Neurriari esker erregai kontsumoa % 6 murriztu dela azaldu du Gobernuak. Errepidean hildakoen kopurua % 15 murriztu da, baina ez dakite neurriarekin lotura duen ala ez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuko Ministroen Kontseiluak autopistetan ezarritako 110 km/h mugari eutsi ala ez erabaki beharko du gaur. Aste honetan bertan neurriak eragina izan duela babestu du Gobernuak.

Iragan martxoan erabaki zuen Gobernuak abiadura muga 120 km/h-tik 110 km/h-ra murriztea gasolina eta gasolio kontsumoa murrizte aldera. Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak otsailean neurriaren berri eman zuenean azaldu zuenez, "behin behineko" neurria da eta Afrika iparraldean izandako iraultzen ondorioz petrolioa garestitu zelako hartu zuten.

Abiadura murrizketa ezarri eta bi hilabetera, Miguel Sebastian Industria ministroak esan zuen martxoan eta apirilean 200 milioi euro aurreztu zirela eta erregai kontsumoa % 5,8 murriztu zela 2010eko epe beraren aldean.

Trafiko ezbeharrei dagokienez, martxoaren 7an neurria indarrean jarri zenetik ekainaren 20raino, % 15,5 pertsona gutxiago hil dira errepidean, baina ez dakite datu horrek neurriarekin zerikusia duen ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea