Ekonomia -
Euskal kutxen bat-egitea
PPk ez du babestuko bat-egitea 'Vitalek % 9a' suposatzen badu
Arabako PPk ez du nahi Vital kutxa "BBKren jabetzaren menpeko zati oso txiki bat" izatea.
Erredakzioa
PPk ohartarazi duenez, ez dute EAEko aurrezki-kutxen bat-egitea babestuko baldin eta Vitalek aktiboen % 9 suposatzen badu.Arabako PPk agiri bat argitaratu du bat-egite prozesua abian jartzeko BBK-ko, Kutxako eta Vitaleko presidenteen arteko akordioaren harira.
Popularrek salatu dutenez, akordio horrek oinarrizko tresna finantzariorik gabe uzten du Araba enpresa txiki eta ertainen garapenerako. Halaber, "aurrezki-kutxen ohiko eredua galdu" egiten dela eta "BBKren jabetzaren menpeko zati oso txiki bat" izango zela salatu dute.
PPren hitzetan, aurrezki-kutxetako presidenteen negoziazioek "Arabako aurrezki-kutxaren pisua eta balioa, zein merkatuan duen postua gutxiesten du".
Ondorioz, baldintzak berrikusteko eta Arabako ordezkaritza "lurraldean duen garrantziari" egokitzeko eskatu dute popularrek.Azkenik, bere garaian bat-egitea aztertzeko aukera onartu zuela esan du Arabako PPk, baina bere azken erabakia negoziazio horien araberakoa izango zela ohartarazi zuen; "oraingoz, etsigarriak eta interesen aurkakoak izan dira Arabarentzat negoziazio horiek".