Ekonomia -

Erreskatea

'Greziako bigarren erreskatea baliteke 110.000 milioikoa izatea'

Papandreuren hitzetan, erreskatea, besteak beste, sektore pribatuaren parte hartzearen araberako izango da, baina nolanahi ere, kopuru garrantzitsua izango dela esan du.

Yorgos Papandreu sozialista. Argazkia: Efe.
Yorgos Papandreu sozialista. Argazkia: Efe.
Yorgos Papandreu sozialista. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroaren hitzetan, baliteke Greziak beste 110.000 milioi gehiago behar izatea, aurreneko erreskatean eman ziotena.

"Oraindik goiz da, baina baliteke antzeko kopuru bat behar izatea", esan du Europako Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

Papandreuren esanetan, erreskatea, besteak beste, sektore pribatuaren parte hartzearen araberako izango da, baina nolanahi ere, kopuru garrantzitsua izango dela esan du.

Papandreuren hitzetan, Europako kideek ulertu dute Greziaren ahalegina krisiari aurre egiteko, eta horregatik lagunduko diola esan du.

Halaber, Nazioarteko Diru Funtsak horrekin nahikoa izan beharko lukeela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea