Ekonomia -

Greziari babesa

Greziako oposizioari arduratsu jokatzeko eskatu dio Zapaterok

Gobernuko presidenteak babes osoa eman dio Greziari eta herrialde horren egonkortasuna eurogunearentzako garrantzitsua dela erantsi du. Greziarrek egin beharreko sakrifizioak goraipatu ditu Zapaterok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian Alderdi Popularrak egin ez bezala arduratsu jokatzeko eskatu dio Greziako oposizioari Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak. Horrela, Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroaren herstura egitasmoa babesteko eskatu dio oposizioari Zapaterok. Espainian PPk "jarrera erraza" mantendu duela salatu du buruzagiak.

Bruselako Kontseilu Europarrean parte hartu eta gero prentsaurrekoa eman du Zapaterok. Bertan EBko buruzagiek Greziaren erreskatea bultzatu dute eta herrialde horretako alderdi politikoen batasuna eskatu dute, egitasmoak aurrera egin dezan.

Gobernuko presidenteak babes osoa eman dio Greziari eta herrialde horren egonkortasuna eurogunearentzako garrantzitsua dela erantsi du. Ekonomia suspertzeko greziarrek egin beharreko sakrifizioak goraipatu ditu Zapaterok.

Herstura egitasmoa onartzea posible izango dela uste du Zapaterok, izan ere, EBko estatuburu eta gobernuburu guztiek erantzukizunez jokatzeko eskatu diote Greziako oposizioari.

Espainian krisi ekonomikoa gainditzeko PPren erantzukizuna faltan bota du Zapaterok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea